“Guretzat oiloa erregina da, gure nagusia”
60ko hamarkadan, oilo errulearekiko pasioak gure gurasoek enpresa sortzea eragin zuen. Seme-alaboi pasio hori transmititu digute eta oiloarekiko errespetu handia irakatsi digute, familia aurrera atera duen animalia baita.
Lan honetan jaio eta bizi izan gara eta, beraz, oiloak ondo zaintzearen garrantzia oso argi dugu eta negozioaren nagusitzat ditugu. Amak irakatsi zigun ondo zaindutako animaliak kalitate oneko produktua ematen dizula. Hori dela eta, bere ongizatea osoki kontrolatzen dugu: erosotasuna, elikadura, tenperatura eta zaratatik aldendutako paraje naturalak ematen dion lasaitasuna.
— Tere Larrabe —