Egunero Hobea arrautzak aukeratzen ditugu zuretzat, ekoizte-prozesuko xehetasun guztiak zainduz eta kalitate onena eta egiazko zaporea bermatuz.

Baserriak gertu ditugunez eta banaketa azkar eta modu eraginkorrean egiten dugunez, gure produktu guztien erabateko freskotasuna berma dezakegu.

HOBEA

Gure baserritarrek ahaleginak egiten dituzte egunero produkturik onena ekartzeko, kalitate goreneko arrautzak eskainiz eta animalien ongizate eta elikagaien segurtasuneko arauak betez.

Hobea L 6 ale, Hobea L 12 ale, Hobea M 12 ale, Hobea XL 12 ale,
Hobea XL 10 ale, Hobea galeperra 12 ale.



LURREAN HAZITAKO OLLOEN ARRAUTZAK

Lurrean hazitako gure oiloak pozik bizi dira. Salto eta hegan egiten dute, gariz, garagarrez, sojaz eta artoz elikatzen dira… horregatik, kalitate bikaineko arrautzak ematen dizkigute. Hobean, gure oiloen ongizatearekin eta gure produktuen kalitate bermearekin konpromisoa hartzen dugu.

Lurrean hazitako oiloen Hobea arrautzak M 12 ale eta Lurrean hazitako oiloen Hobea arrautzak L 12 ale.



HOBEA EKOLOGIKOA ETA LANDAKOA

Oiloak zoriontsu eta aske ibiltzen dira ukuilu eta belardietan. Bertan, zerealetan oinarritutako pentsuak jateaz gain, edan, aztarrika egin, mokokatu, hondar-bainuak hartu eta atseden har dezakete. Arrautza ekologikoei dagokienez, nekazaritza ekologikotik eratorritako pentsua jaten dute eta ekoizpenean baldintza bereziki zorrotzak ezartzen dira.

Hobea landakoa 6 ale, Hobea landakoa 10 ale, Hobea ekologikoa 6 ale.



LURRAREKIN

Eusko Label ziurtapenak arrautzaren jatorria, kalitatea eta trazabilitatea bermatzen ditu: oiloak gure baserritarrek haziak dira, aire zabalean, erabateko ongizatean eta zerealez elikatuta.

Lurrarekin 10 ale, Lurrarekin 6 ale.



EUSKALOVO

Lurrean hazitako Euskalovoren oiloen arrautzek freskotasunik eta kalitaterik gorenak bermatzen dituzte. Euskadin sortzen direlako eta egunean bertan jartzen dizkizugulako mahaian. Gure oiloek artoa, garia eta garagarra jaten dutelako eta aske bizi direlako haztegietan. Euskalovo kalitatea eta hurbiltasuna da!

Euskalovo L 12, Euskalovo M 12, Euskalovo landakoa 6 ale.



HOBEA FOOD SERVICE

HOBEA arrautzaren munduko formatu eta produktuak, Profesional eta Horeca kanaletara zuzenduak.

HHFS soltean M/L 30-15 dozenaka, HFS soltean XL 20 dozenaka, HFS landakoa soltean 30-15 dozenaka, HFS ekologikoa soltean 7,5 dozenaka HFS arrautza likidoa 1 L, HFS arrautza likidoa 3 kg / 5 kg / 10 kg, HFS arrautza egosia 70 ale, HFS galeperra 12 ale.