LEGEZKO OHARRA

Sozietatearen izena: CorporaciĆ³n Ovo 12 S.Coop
Izen komertziala: CorporaciĆ³n Ovo 12
Sozietatearen helbidea: Zumarren hiribidea, 1, A eraikina - 2. solairua, 203 bulegoa, 01013 Gasteiz
IFK / IFZ: F-01359785
Telefonoa: 945-123927
Faxa: 945-123928
Helb. el.: info@ovo12.com
Erregistroan Sozietate Kooperatiboak Inskribatzeko Liburuko 1 Idazpeneko 2281 Folioan 2010.0.032 zenbakiarekin inskribatua.
Domeinuaren izena: www.hobea.es

HELBURUA

Webgunearen ardura duen emaileak erabiltzaileen esku jartzen du dokumentu hau eta, horrela, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei (LSSI-CE) buruzko 34/2002 Legean xedatutako betebeharrak betetzen ditu eta erabiltzaile guztiei webgunea erabiltzeko baldintzak zein diren jakinarazi nahi dizkie.

Webgune honetan sartzen den pertsona orok erabiltzailearen papera hartzen du eta, horrenbestez, konpromisoa hartzen du hemen ezarritako xedapenak, bai eta aplikatu beharreko beste edozein lege-xedapen ere, kontuan hartzeko eta zorrotz betetzekoa.

Emaileak beretzat gordetzen du webgunean ager daitekeen edozein motatako informazio aldatzeko eskubidea, eta ez da betebeharrik egongo aldez aurretik abisatzeko edo erabiltzaileei betebehar horiek jakinarazteko, askitzat joko baita emailearen webgunean argitaratzea.

Erantzukizuna

Emaileak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko bere webgunean argitaratutako informazioagatik, informazio hori kanpoko hirugarren batek sartu edo aldatu duenean.

Emailearen webguneak cookie-ak (zerbitzariak webgunean sartzen den pertsonaren ordenagailura bidalitako informazio-fitxategi txikiak) erabil ditzake, webgunea behar bezala ikusteko eta funtzionatzeko ezinbestekotzat jotzen diren funtzio jakin batzuk aurrera eramateko. Nolanahi ere, webgunean erabilitako cookie-ek aldi baterako izaera dute, geroagoko transmisioa eraginkorrago egiteko helburu bakarrarekin eta erabiltzailearen saioa amaitzean desagertzen dira. Cookie-ak ez dira inola ere informazio pertsonala jasotzeko erabiliko.

Posible da bezeroaren webgunetik hirugarren webgune batzuetako edukietara birbideratzea. Emaileak hirugarrenek bere webguneetan sartzen dituzten edukiak beti kontrolatu ezin dituenez, ez du inolako erantzukizunik hartzen eduki horiekiko. Nolanahi ere, emaileak adierazten du berehala kenduko duela edozein eduki, nazioko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrakoa bada. Hala, berehala kenduko du webgune horretara birbidaltzen duen esteka eta eduki horren berri emango die aginte eskudunei.

Emaileak ez du bere gain erantzukizunik hartuko, foro, chat, blog-sortzaile, iruzkin, sare sozial edota hirugarrenei emailearen webgunean era independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien beste edozein bitartekoren bidez, batzuk bakarrik aipatzearren eta ez denak, gordetako edukiagatik edo informazioagatik. Edonola ere, LSSI-CEaren 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, emailea erabiltzaile, aginte eta segurtasun-indar guztien zerbitzura jartzen da eta lankidetza aktiboa eskainiko die nazioko edo nazioarteko legedia, hirugarrenen eskubideak edo morala eta ordena publikoa kaltetu dezaketen edo horien kontra egiten duten edukiak kentzeko edo, hala badagokio, blokeatzeko. Erabiltzaileak webguneko edukiren bat sailkapen horren barruan dagoela uste badu, webgunearen administratzaileari adierazi mesedez.

Webgune hau gainbegiratuta eta probatuta dago behar bezala funtzionatzeko. Printzipioz, berma daiteke 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela. Alabaina, emaileak ez du baztertzen programazio-erroreak egoteko aukera edota ezinbesteko kasu, hondamendi natural, greba edo antzeko arrazoiengatik webgunera ezingo dela sartu.

Datu pertsonalen babesa

Emaileak erabateko konpromisoa hartzen du datu pertsonalak babesteko Espainiako araudia betetzeko, eta bermatuta uzten du guztiz beteko dituela bai xedatutako betebeharrak, bai eta Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren (DBLO) 9. artikuluan eta DBLOa Garatzeko Erregelamenduan xedatutako segurtasun-neurriak ere.

Emaileak erabiltzaileen esku jartzen du datuen pribatutasun-politika eta alderdiak hauek jakinarazten dizkie:

Tratamenduaren arduradunaren datuak.

Tratatutako datuak. Zein fitxategitan gordetzen diren.

Tratamenduaren helburua

Horiek eman beharra edo ez eman beharra, bai eta eman ezean egon daitezkeen ondorioak ere.
Erabiltzaile guztiek dituzten eskubideak eta horiek gauzatzeko prozedura.
Jabetza intelektuala eta industriala

Hauek emailearen jabetzakoak dira edo autoreen berariazko baimena dauka: webgunea, eta horren barruan, batzuk bakarrik aipatzearren eta ez denak, webgunearen programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionamendurako beharrezko beste elementuak, diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak. Webguneko eduki guztiak jabetza intelektualeko eta industrialeko araudiak behar bezala babestuta eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta daude.

Edozein helburutarako erabili behar badira ere, emailearen aldez aurreko idatzizko baimena lortu beharko da edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko edo merkaturatzeko. Emaileak aldez aurretik baimendu ez duen edozein erabilera autorearen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen ez-betetze larritzat joko da.

Webgunean ager daitezkeen eta emailearenak ez diren diseinu, logotipo, testu eta/edo irudiak beren jabeenak dira, eta jabeak izango dira arduradun bakarrak horien inguruan eztabaidaren bat sortuz gero. Nolanahi ere, emaileak haien berariazko eta aldez aurreko baimena du.

Emaileak dagozkion jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak onartzen dizkie titularrei eta horiek webgunean aipatzeak edo agertzeak bakarrik ez du esan nahiko emaileak haien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ez eta bere sostengua, babesa edo gomendioa ematen duenik ere.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratu direla uste baduzu edota webguneko edozein edukiren inguruan oharren bat egin nahi baduzu, ondorengo helbide elektronikora idatz dezakezu: info@ovo12.com
Aplikatuko den legea eta jurisdikzioa

Webgune honekin edo hartan garatutako jarduerei lotutako edozein eztabaida edo gai ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da eta alderdiek legedi horri egingo diote men espresuki. Halaber, webgunearen erabilerari lotutako edo hartatik eratorritako gatazka guztiak ebazteko eskumena Gasteizko epaitegiena eta auzitegiena izango da.




DATUEN PRIBATUTASUN-POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoarekin (DBLO) eta hura garatzen duen araudiarekin bat etorriz, webgunearen arduradunak, DBLOren 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoa betez, euren datu pertsonalak ematen dituzten edo emango dituzten webguneko erabiltzaile guztiei adierazten die datu horiek fitxategi automatizatu batean sartuko direla eta fitxategi hori Datuak Babesteko Espainiako Agentzian 2083160774 erregistro-zenbakiarekin behar bezala inskribatuta dagoela.

Laukia markatuz gero, erabiltzaileek espresuki, askatasunez eta zalantzarik gabe onartzen dute emaileak euren datu pertsonalak tratatzea, helburu hauetarako:

Publizitateko komunikazio komertzialak bidaltzeko posta elektronikoz, faxez, SMSz, MMSz, komunitate sozialen bidez edota une honetan dagoen edo etorkizunean egongo den komunikazio komertzialak bidaltzeko beste edozein bitarteko elektroniko edo fisikoren bidez. Komunikazio komertzial horiek emaileak eskainitako produktuei edo zerbitzuei egongo dira lotuta, edo, bestela, emailearen partner-en edo kolaboratzaileen produktu edo zerbitzuei, euren bezeroen arteko sustapen komertzialeko akordioren bat dutenean. Kasu horretan, hirugarrenak ez dira inoiz datu pertsonaletara sartu ahal izango. Nolanahi ere, komunikazio komertzialak emaileak egingo ditu eta emailearen sektoreari lotutako produktuei eta zerbitzuei buruzkoak izango dira.

Erabiltzaileak konpainiaren webgunean eskuragarri dituen harremanetan jartzeko bitartekoen bidez egindako enkarguak, eskaerak edo edonolako eskabideak izapidetzea.

Emaileak espresuki adierazten eta bermatzen die erabiltzaileei euren datu pertsonalak ez zaizkiela inola ere hirugarren konpainiei lagako, eta, datu pertsonalen lagapen-motaren bat egin beharko balitz, aldez aurretik, titularren berariazko eta zalantzarik gabeko baimen informatua eskatuko litzatekeela.

Webgunearen bidez eskatutako datu guztiak nahitaezkoak dira, erabiltzaileari zerbitzurik onena emateko beharrezkoak direlako. Datu guztiak eman ezean, emaileak ez du bermatzen emandako informazioa eta zerbitzuak haren beharretara guztiz egokituko direnik.

Edonola ere, indarrean dagoen legedian xedatutako baldintzetan datuetan sartu, horiek zuzendu, ezereztu, informazioa jaso eta horien aurka egiteko eskubidea bermatzen dio emaileak erabiltzaileari. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) xedatutakoarekin bat, erabiltzaileak bere eskubideak gauzatu ahal izango ditu, bere NANaren kopiarekin batera berariazko eskaera bat bidalita ondorengo bitartekoen bidez:

Helb. el..: info@ovo12.com

Faxa: 945-123928

Posta arrunta: Zumarren hiribidea, 1, A eraikina - 2. solairua, 203 bulegoa, 01013 Gasteiz

Era berean, erabiltzaileak harpidetutako edozein zerbitzutan baja eman ahal izango du, emaileak bidalitako mezu guztietan agertzen den baja emateko atalean klik eginda.

Bestalde, emaileak beharrezko neurri tekniko eta antolamenduko neurri guztiak hartu ditu tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, eta galtzea, aldatzea eta/edo hirugarren bat haietan sartzea ekiditeko.
Cookie-en eta jarduera-fitxategiaren erabilera

Erabiltzaile bat webgunean nabigatzen ari denean, emaileak cookie-ak erabil ditzake bere kontura edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarren baten bidez. Cookie-ak web-zerbitzari baten bidez nabigatzailera bidalitako fitxategiak dira, eta nabigazio-denboran erabiltzailearen jarduerak erregistratzeko helburua dute.

Webguneak erabilitako cookie-ak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin lotzen dira, eta ezin dute euren kabuz erabiltzailearen datu pertsonalik eman.

Cookie-ak erabiliz, webgunea dagoen zerbitzariak erabiltzailea erabiltzen ari den web-nabigatzailea ezagut dezake, nabigazioa are errazagoa izateko helburuz. Horrela, aldez aurretik erregistratutako erabiltzaileak haientzat esklusiboki erreserbatutako atal, zerbitzu, sustapen edo lehiaketetan sartu ahal izango dira, adibidez, bisita bakoitzean erregistratzeko beharrik gabe. Bisitari-kopurua eta trafikoaren parametroak neurtzeko eta sarreren kopurua eta aurrerapena kontrolatzeko ere erabiltzen dira.

Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake, cookie-ak jasotzen ari dela jakin ahal izateko eta horiek ordenagailuan instalatzea ekiditeko. Irakurri zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak, informazio gehiago izateko.

Webgunea erabiltzeko, erabiltzaileak ez du nahitaez onartu beharko webguneak, edo haren izenean jarduten duen hirugarrenak, bidalitako cookie-ak instalatzea; baina, erabiltzaile gisa saioa hasi beharko du, aldez aurreko erregistroa edo log-egitea eskatzen duten zerbitzuetako bakoitzean.

Nolanahi ere, webgune honetan erabilitako cookie-ek aldi baterako izaera dute, geroagoko transmisioa eraginkorrago egiteko helburu bakarrarekin. Cookie-ak ez dira inola ere informazio pertsonala jasotzeko erabiliko.
IP HELBIDEAK

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbidea ordenagailu bat Internetera konektatzen denean hari automatikoki esleitutako zenbakia da. Informazio hori guztia behar bezala inskribatua dagoen zerbitzariko jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, ondoren datuak prozesatu ahal izateko. Horri esker, helburu estatistikoa baino ez duten neurketak eskura daitezke, eta, besteak beste, orri-inprimaketen kopurua, web-zerbitzuek jasotako bisita-kopurua, bisiten ordena edo sarbide-puntua jakin daiteke.
SEGURTASUNA

Webguneak, orokorrean, industrian onartzen diren informazio-segurtasunerako teknikak erabiltzen ditu, esaterako suebakiak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak edo mekanismo kriptografikoak, baimendu gabeko sarbidea ekiditeko helburuarekin.